Eragile askok babestu dute igandean Bilbon euskal presoen eskubideen alde izango diren manifestazioa eta festa: ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak, Aralarrek, ABk, ELAk, LABek, EILASek, EHNEk, Lokarrik, Iratzarrik, Gazte Abertzaleek, Ikasle Abertzaleek, Euskal Herriak Bere Eskolak, Bai Euskal Herriarik, EHEk, ESAITek eta Oroimen Historikoa Berreskuratzen-ek.
12:30ean hasiko da martxa, Guggenheim museoaren aurretik. Ondoren festa izango da Areatzan, musikari, dantzari, bertsolari eta aktoreekin.
Bizi guztiko doktrina indargabetzeko, gaixorik diren presoak askatzeko, sakabanaketa bukatu eta presoak Euskal Herrira ekartzeko, isolamendua amaitzeko eta zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak aske uzteko aldarrikapenak egin ditu Egin Dezagun Bidea ekimenak. Hura da igandeko ekitaldien antolatzailea.