Irudia. Leioa
ERAIKIN BERRIA ARTE EDERRETARAKO
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko bigarren eraikina inauguratu zuten atzo. Bizkaiko campuseko Oteiza plazan dago kokatuta, eta 3.664 metro koadroko azalera erabilgarria dauka. Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Josu Rekalde Arte Ederren fakultateko dekanoak eta Carmelo Garitaonaindia Bizkaiko campuseko erretoreordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu