Erakunde arteko bilera batera deitu dute biharko kalteak izan dituzten Gipuzkoako udalekin
«Konponbide bateratua eta azkarra» eman nahi die Gipuzkoako Foru Aldundiak denboralearen ondorioei. Asmo horrekin, erakunde arteko bilera baterako deia egin du: Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariak deitu ditu kalteak izan dituzten udaletako ordezkariekin mintzatzeko. Bihar egingo da , Foru Jauregian, 13:00etan. «Bakoitzaren eskumenak» aintzat hartuta zer egin daitekeen ikusiko dute. Mutriku, Deba, Getaria, Zarautz, Zumaia, Orio, Donostia, Pasaia eta Hondarribia izan dira deitutako udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu