EAEko erakunde guztien egonkortasuna xede izango duen "akordio sendoa" sinatzeko eskaintza egin dio Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko presidenteak PSE-EEri. Modu horretara, PSE-EErekin duten "gatazka politikoarekin amaitu" nahi du Urkulluk. EAEko erakundeez gain, akordioa Espainiako Estatura zabaltzeari ez dio uko egin EBBko presidenteak.
PSE-EEri ez ezik gain, gainerako alderdi guztiei ere "denbora gehiago ez galtzeko" eta "erakundeen egorkortasuna lortzea eta krisi ekonomikoari aurre egite helburu duen akordioan" parte hartzeko deia egin die Urkulluk. "Akordio sendo" horren emaitza, EAEko aurrekontuak indartzea izango dela nabamendu du.
Gaineratu du, akordioarekin bat egiten dutenek "aurrekontu horien ariketa ez boikotatzeko" konpromezua hartu beharko dutela.
PSE-EE eta PPren arteko akordioarekin bat egiteko proposamen "bitxia"
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak PSE-EEk PPrekin duen akordioan bat egiteko proposamena egin dio aste honetan EAJri eta Urkulluk jarrera hori "bitxia" iruditzen zaiola nabarmendu du. "Aldaketa demokratikoa gertatzeko akordio bezala izendatu zuten PPk eta PSE-EEk bien arteko akordioa eta orain EAJ batzeko nahi hori bitxia da".
Urkulluren ustez, planteamentu hori "lekuz kanpo dago", eta proposamen horren atzean Jaurlaritzaren "ahultasuna estali" nahi dute.
politika
Erakundeen egonkortasuna bermatzeko "akordio sendoa" sinatzeko proposamena egin dio EAJk PSEri
Akordio hori Espainiako Estatura zabaltzea ez du baztertzen Iñigo Urkullu EBBko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu