Erandioko Jai Batzordeko hiru kidek deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean

Jaien egitarauan herriko preso baten argazkia jartzeagatik inputatu dituzte; 18 hilabeteko zigorra eskatu dute

Erredakzioa
Bilbo
2013ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2011ko Erandioko jaien egitarauan jarritako iragarki batean herriko preso baten argazkia azaltzeagatik, Jai Batzordeko hiru kide epaituko dituzte, otsailaren 5ean, Espainiako Auzitegi Nazionalean. «Terrorismoa gorestea» egotzita, hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra eta hiru urteko inhabilitazioa eskatu dute haien aurka. Erandioko Jai Batzordeak eta Hegoalde Kutur Elkarteak «absurdotzat» jo du hiru herrikideen inputazioa, iragarki hartan ez zelako «inolako irain edo esaldi bortitz» agertzen. «Absurdoa da iragarkia zilegi delako eta are absurdoagoa da jai batzordeko presidenteari zentsuratzaile rola exijitzea», salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.