biktimak

Erantzukizunak galdegin dituzte Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean

Urtero legez, omenaldia egin diete ezker abertzalearen bi buruzagiei, Bilboko Ametzola parkean eta Errekalde plazan.

Brouard eta Muguruza gogoratzeko ekitaldia. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2017ko azaroaren 20a
09:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Ametzola parkean egindako omenaldian, Egiari Zor fundazioko Ane Muguruzak esan du badela garaia "gatazkaren testuinguruan gertatutako guztia ezagutzeko eta bakoitzak bere erantzukizunaren ardura hartzeko". Gogorarazi du Espainiako Auzitegi Kosntituzionalak "de facto baliogabetu" egin duela Eusko Legebiltzarrean estatuaren biolentzia pairatutako biktimei erreparazioa emateko legea: "Espainiako Estatuak ez dio beste instituzio bati onartzen utziko horrenbeste kostata inposatu duen kontakizuna desegingo lukeen biktimarik badagoenik".

Egia "bakarra" den arren, horren interpretazioak "pluralak" direla esan du Muguruzak, eta gertatutakoaren inguruan askotariko ekarpenak egitearen alde azaldu da, "kontakizun bakarraren inposizioa eta irabazleen eta galtzaileen logika gainditzeko".

Ametzolako omenaldia amaitutakoan, han bildutakoak Errekalde plazara abiatu dra, eta han beste omenaldi bat egin dute, Josu Muguruzaren omenez jarritako oroitarriaren aurrean. Han, Errekaldeko ezker abertzalearen ordezkari batek esan du "Espainiako Estatuak" hil zituela Brouard eta Muguruza, eta bi buruzagiok argi ikusi zutela "frankismoaren erreforma eta 78ko erregimena iruzurrak" zirela: "Borrokatzea erabaki zuten, eta orain, Kataluniako prozesua dela-eta, ikusten ari gara haien analisia zuzena zela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.