Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak larunbateko manifestazio amaieran eman zuen mezuarekin bat eginez, euskalgintza jasaten ari den erasoak direla-eta, "estrategia komunak" behar direla nabarmendu du Iñaki Lasa Kontseiluko buruak. "Larunbatean zabaldu genuen mezuak indarrean segitzen du: hau da, erantzun koiunturalak beharrezkoak direla, baina horiez gaindi,gizarte eragile eta instituzionalen artean estrategia komun bat artikulatu behar dela irtenbide baten bila", adierazi du.
Hain zuzen ere, Kontseilua ildo horretan lanean hasia dela azpimarratu du Lasak, euskalgintza babesteko defentsa bat eratzen. "Defentsa eratu beharra dago, gaur beran hasita, etadagoeneko Kontseilua hasi dahori gestionatzen", azpimarratu du.
Gainerakoan, atxilotutako zortzi lagunak "errugabeak" direla aldarrikatu du Lasak, euskalgintzarako haien lana "beharrezkoa" dela ere bai, eta haien bila joan direla gaur Madrilera. "Zortzi kide horien bila etorri gara, gurekin autobusean etxera eramatera. Hala gertatzen ez bada, zortziretakoren bat falta bada, ez dugu ulertuko", esan du. Era berean, Guardia Zibilaren esku izan duten tratuaren inguruan "kezkatuta" daudela agertu du Kontseilukoburuak, eta kezka hori areagotu egin dela inkomunikatuta deklaratu behar dutela jakin dutenean.
Ildo beretik, otsaileko operazioan torturak izan zirela gogorarazi du Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko eta 'Berria'-ko zuzendariak, 'Egunkaria' ixteko operazioan atxilotua eta torturatua izan zenak. Hori dela eta, orain atxilotuta daudenen egoerarekin "oso kezkatuta" daudela adieradi du Otamendik; are eta gehiago inkomunikatuta deklaratu behar dutelako. "Inkomunikatuta deklaratzea atxilotuen oinarrizko eskubide bat, konfiantzazko abokatu batekin deklaratzea, guztiz urratzea da".
'Egunkaria'-ren aurkako otsaileko operazioa eta ostegunekoa gogorsalatu ditu Otamendik, eta guzti horrekin Espainiako Estatuak helburu bat duela nabarmendu du: euskal kultura birrintzea.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Erantzun koiunturalez gaindi, estrategi komunen beharra dagoela berretsi du Kontseiluak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Madrileraino eraman du bere mezua. Hain justu, Espainiako Auzitegi Nazinoaleko Del Olmo epailearen aurrean deklaratzekoak dira gaur osteguneko segadan atxilotutako zortzi lagunak, eta haiei babesa ematera joanda, han da Iñaki Lasa Kontseiluko burua. Euskal kulturgintzaren aurkako erasoak "erantzun koiunturalez gaindi, estrategia komunak" behar dituztela adierazi die kazetariei auzitegiaren atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu