ERC, BNG, CUP eta JxCren ordezkaritzak Iruñean izango dira

edurne begiristain
2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERC, BNG, CUP, JxC, Esquerra Valenciana, Mes Mallorca, Mes Menorca, Andecha Astur eta Puyalon de Cuchas alderdietako nazioarteko ordezkaritza bana izango dira igandean Iruñean, EH Bilduk deitutako Aberri Eguna ospatzeko. EH Bilduk ohar batean jakinarazi du alderdi horien ordezkariak izango direla etzi Iruñean.

Halaber, azpimarratu du Aberri Eguneko ekitaldiekin mezu hau zabaldu nahi diotela gizarteari: «Euskal Herria desagerrarazteko hainbat saiakera egin diren arren, euskal herriak bizirik dirau». EH Bilduk «bakea, demokrazia eta burujabetza» eskatuko ditu Aberri Eguneko ekitaldietan: «Pandemiak agerian utzi du eguneroko arazoak kudeatzeko burujabetzarik ez dugula. Egungo gerra egoeraren eta autoritarismoaren mundu mailako gorakadaren aurrean, bakean eta demokrazian sakontzea inoiz baino ezinbestekoagoa da».

Koalizio subiranistak egun osoko egitaraua antolatu du Iruñean. Eguerdian, manifestazioa egingo du Golem zinemetatik abiatuta. Geroko, ekitaldi politikoa antolatu du, Sarasate pasealekuan. Manifestazioaz eta ekitaldi politikoaz gain, kultur jarduerak eta jolasak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.