Ereinozduna zegoen lekuan Nafarroako armarria jarriko du gobernuak
IRUÑEA. Nafarroako Jauregiaren gainaldera Nafarroako armarria itzuliko da aurki, baina ereinozdunik gabe. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Harreman Instituzionaletarako kontseilariak gogorarazi du asteazkenean armarri osoa kendu zela, eta Vianako Printzearen Instituzioan gordeko dela. Horren ordez, egungo araudiari atxikita, «nafar guztiak bateratzen dituen sinbolo bat» jarriko dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu