Erizain berezi lanpostu gehiago eskatu dituzte

2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Erizaintza bereziko lanpostu gehiago eskatu ditu Nafarroako SATSE sindikatuak; azaldu duenez, milaka erizainek unibertsitatera jotzen dute buruko osasun gaitzak dituztenekin lan egiteko, emagin izateko, pediatrian aritzeko, geriatrian lan egiteko eta abar. Baina halako lanetarako lanpostu eskaintza ez da hazten ari erritmo berean, eta sindikatuak ohartarazi du erizain askok atzerrira jotzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.