Josu Erkoreka Espainiako Kongresurako jeltzaleen Bizkaiko zerrendaburuak ziurtatu du EAJ dela euskal herritarren interesak Madrilen defendatzen dituen alderdi politiko bakarra. Alderdiak grabitate zentroa «Euskadin» daukala azaldu du, egiten duten lan guztia «Euskaditik, Euskadirentzat eta Euskadira begira» delako.
Espainiako hiriburuan egindako lanaren etekinen erakusle gisa jarri du Ibaizabalgo moilak berritzeko bideratuko den11 milioi euroko diru laguntza. Hori Espainiako Gobernuarekin egindako aurrekontu hitzarmenei esker lortu dela azpimarratu du.
EAEko egoera hobetu egin daitekeela uste du, hala ere. Larrituta agertu da lurraldeko langabeziaren emaitzekin. Gora egin du tasak azken hilabetean, eta orain dela bi urte baino 17.000 langabe gehiago daudela nabarmendu du Erkorekak.
Emaitza txar horien erantzule nagusia Eusko Jaurlaritza dela esan du. Izan ere, EAJk lanaren politika aktiboaren eskumenak lortu dituela gogoratu du jeltzaleak, eta Jaurlaritzak tresna hori «gaizki erabili» duela salatu du. Lan eskumenek «urtean 475 milioi euro» ematen dituztela azaldu du, eta tresna hori eskuetan edukita ere langabeziak EAEn etengabe behera egiten jarraitu duela adierazi du.
Erkoreka: «Euskadirentzat, Euskaditik eta Euskadira begira»
Euskal gizartearen alde Madrildik lan egiten duen alderdi politiko bakarra EAJ dela ziurtatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu