Funtsean, "sekularismoa" kritikatu du Asurmendik: "erlijioa eremu pribatura mugatu nahi baitute, eremu publikoan inolako garrantziarik izan ez dezan", azpimarratu du.
Gasteizko Gotzainaren iduriko, sekularismo horren adibide dira eskoleta publikoetatik erlijio klaseak kentzeko eskatzen duten irakasleak. "Demokraziaren izenean egiten dute eskaera hori, baina ahaztu egiten dute ikasleen %75ek baino gehiagok eskatzen dituztela klase horiek, eta demokrazia gehiengoaren nahia islatzlea da", agertu du.
Ildo beretik, "elizaren hierarkia arbuiatzen duten" agintari eta gizarteko sektoreak kritkatu ditu: "arbuio hori legeak egiterakoan islatzen dute. Ez dute kontuan hartzen Jesukristoren berri emateagatik jazarriak izan zirela apostoluak. Gizakien legeen aurretik Jainkoarenak obeditu behar dira", azpimarratu du.
Andre Mari Zuriaren jaietako meza nagusi horretan izan dira Alfonso Alonso Gasteizko alkatea, Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusia, eta Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkaria.
Erlijioa
Erlijioko klaseak kentzeko eskatzen dutenak kritikatu ditu Gasteizko gotzainak
Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak gizartearen sekulariazioa izan du Andre Mari Zuriaren ohoretan emandako meza nagusiko homiliaren ardatz. Hala, sekularizazioa gaitzetsi du, eta "gizakiaren legearen aurretik, Jainkoarena" obeditu behar dela nabarmendu du. Ildo horretatik, eskoletatik erlijio klaseak kentzeko proposamena, "elizaren hierarkia arbuiatzen duten" agintari eta gizarteko sektoreak, eta erlijioa arlo pribatura mugatzeko saioak kritikatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu