Erne! Igande goizaldean ordua aldatu behar da, 02:00etatik 03:00etara

Europako Batasuneko herrialdeak atzeratzen ari dira ordutegi bakarra aukeratzeko prozesua.

02:00etan 03:00etara aldatu behar da ordua. JAVIER BELVER / EFE
02:00etan 03:00etara aldatu behar da ordua. JAVIER BELVER / EFE
Erredakzioa
2024ko martxoaren 30a
11:30
Entzun

Udako ordutegia jarriko da indarrean bihar goizaldean: ordubete aurreratu beharko da, eta 02:00etatik 03:00etara pasatu. Ordubete gutxiago lo egiteko, parranda egiteko... Trukean, beranduago ilunduko du; baita argitu ere, jakina. GMT +2 ordua izango da indarrean. Noiz arte? Urriaren 27ra arte. Orduan, ordulariak atzeratu egin beharko dira, neguko ordutegia ezartzeko.

Ordu aldaketak bertan behera uztea eta ordutegi bakarra ezartzea proposatu zuen Europako Batzordeak 2018an. Herrialde bakoitzak ordutegi jakin bat aukeratu beharko luke, udakoa edo negukoa, baina Europako Batasuneko herrialdeak atzeratzen ari dira proposamena indarrean jartzeko prozesua. Espainiako Gobernuak, esaterako, ezarria du hurrengo urteetarako ordu aldaketen egutegia, eta 2026ko urriaren 25ean jarri du azken aldaketa. Oraingoz.

Gainera, Espainiako eta Frantziako gobernuek ordutegi aldaketen inguruan erabaki ezberdinak hartuz gero, gerta daiteke Hego Euskal Herriak eta Ipar Euskal Herriak ordutegi ezberdinak izatea.  

Ez da erabaki erraza, hainbat interes baitaude tartean. Hona hemen ordu aldaketen eta gaur egungo ordutegiei buruzko historia eta zenbait bitxikeria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.