Erraustegiaren eragina aztertzeko laginak hartzen hasi dira Zubietan

ZUBIETA. Joan den astean iragarri zuten eran, Zubietan (Gipuzkoa) lagin batzuk hartzen hasi dira adituak, erraustegiaren eragina aztertzeko. Zubieta Lantzen elkartearen enkarguz, ToxicoWatch fundazioko kideak lanean hasi ziren atzo; besteak beste, oiloen arrautzak aztertuko dituzte, belarra eta lurra. Orain jasotako laginak alderatuko dituzte erraustegia martxan jarri ondoren bildutakoekin, eta jendaurrera aterako dituzte emaitzak. Erraustegia ez pizteko eskatu du elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu