«Jaurlaritza ez dator bat gaur [atzo] goizean eta azken hilabeteetan errepikatzen ari den polizia operazioaren ereduarekin. Eredu horrek, aldian behin, beharrezkoa ez den tentsio egoera batera darama euskal gizartea, eta egoera horrek iraganeko garaien antza du»
Eusko Jaurlaritza
«PPk badaki gai honetan bakarrik dagoela. Gauza jakina zen herri honek urratsak egin ahala krudelkeria areagotuko zela, baina, edonola ere, herri honen gehiengoak tematuta jarraituko du bide horretan»
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren bozeramailea
«Prozesua lehertu nahi du PPk. Espetxeak eman beharko lukeen arreta medikoa euskal presoen kontrako tresna politiko gisa erabiltzen du, bere izaera gupidagabea eta krudela erakutsiz. Era berean, erakusten ari da Europan egiten ari den salaketak eta erakusten den elkartasunak bereziki egiten diola min»
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea
«Espainiako Estatuak mendekuan oinarritzen du bere zeregin politikoa Euskal Herriko bakegintzarekin zerikusia daukan gauza guztietan»
Aralar
«Senideak ezin dira polizia operazioen helburu izan senide direlako. Espainiako Gobernuak bake prozesuarekin engaiatu behar du, eta atxiloketak amaitu. Europako Batasunari ere dei egiten diogu konponbidean parte hartzera»
Basque Friendship
«Estatuko gobernuak erabaki du jomugan jartzea euskal preso politikoekin zerikusia duten eragile eta kolektiboak»
ELA
«Normalizazio politikoa ekidin nahi du estatuak kosta ahala kosta, badakielako Euskal Herriak bere bidea egingo duela egoera demokratiko batean gure etorkizunaz libre erabaki badezakegu»
LAB
«Beste behin, giza eskubideen urraketa baten aurrean gaude. Ez da ulertzen zein delitu egon daitekeen presoen eskubideen alde senideek eta osasun arlokoek egiten duten lanean. Garaia da ezberdinen artean, guztion artean, irekita jarraitzen duten zauriak ixteko»
Sare
«Espainiako Estatuak presoen sostenguaren aurkako ofentsiban jarraitzen du. Garaia da estatuek bake prozesuan pauso baikorrak eman ditzaten»
Bagoaz
Presoen babesaren kontrako operazioa
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu