«Herritarrei dei egiten diegu jarrera aktiboa izan dezaten»
Emakunde
«Herritarrei dei egiten diegu emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, jarrera aktiboa izan dezaten eta inolako tolerantziarik ez onartzeko emakumeen kontrako edozein jarrera iraingarriren aurrean».
«Berdintasunaren bidea zer luzea den azaltzen du hilketa bakoitzak»
Maite Berrocal PSE-EEko Berdintasun idazkaria
«Eraso bakoitzak eta hilketa bakoitzak erakusten du zein bide luzea egin behar dugun gure gizartean gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko».
«Aurrera jarraituko dugu, baina horrelako uneak sufrimenduzkoak dira»
Blanca Hernandez Espainiako Gobernuaren ordezkaria
«Ikusi egin beharko da nola doan urtea, baina orain arteko datuak zinez mingarriak dira. Aurrera jarraituko dugu lanean, tinko, baina horrelako uneak sufrimendu handikoak dira».
«Ozen eta sendo kondenatzen dugu gure herrikidearen hilketa»
Mungiako Udala
«Ozen eta sendo gaitzesten eta kondenatzen dugu gure herrikide izan den Andina Reges Pereira de Brito andrearen hilketa, indarkeria matxistaren ondorioz gertatua. Familiari, gure elkartasun osoa adierazten diogu».
«Indarkeria sexistak lehen mailako arazo izaten jarraitze du»
Emakumeen Mundu Martxa
«Indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan gertatzen diren erasoak».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu