Lohitzune Txarola
Gipuzkoako Batzar NagusiakEpaia «justua eta eredugarria» izan dela nabarmendu du Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako lehendakariak. Txarola gustura dago epaiarekin, «justizia egin delako». Halaber, Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak ziurtatu du Bravok eskuratutako dirua Ogasunera itzultzeko lan egingo dutela, «gipuzkoarrak ezin direlako diru hori gabe gelditu».
EAJ
EAJren iritziz, «bidezkoa» da Bravoren aurkako epaia: «Frogatutako delituak oso larriak dira, eta horrelako epai sendoa merezi zuten». EAJk ohar batean esan du beti babestu duela altxor publikoaren aurkako delituekiko «tolerantziarik eza». Halaber, gogoratu du garai hartan EAJk fiskaltzaren esku utzi zuela informazio guztia.Ezker abertzalea
Ezker abertzalearen iritziz, Jose Maria Bravoren aurkako epaiak «oso jokamolde larria zigortu du, instituzio publikoak lapurretarako eta aberasteko baliatu izan zituelako». Gainera, ezker abertzaleak dio ezin dela ahaztu Bravo «EAJren aginduetara» aritu zela. Epaiaren ondoren «ardura politikoak eskatzeko ordua» ere badela dio.Rafaela Romero
PSE-EERafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSEko eleduna ez dago gustura epaiarekin, Batzar Nagusiek eta fiskaltzak egindako zigor eskaeratik «urrun» dagoelako. «Berandu» bada ere, «justizia» egin dela onartu du Romerok. Orain, EAJkOgasuna kudeatzeko moduaz azalpenak eman beharko lizkieke gipuzkoarrei, haren ustetan.
Rebeka Ubera
AralarAralarrentzat «garrantzitsua» da epaia, eta erakundeetan ager daitekeen ustelkeriaren aurkako borrokan sakontzeko «akuilua» izan beharko luke. Rebeka Ubera eledunak «botere gehiegikerien» aurkako borrokan sakontzeko deia egin die euskal erakundeei.
Ikerne Badiola
EABravoren aurkako epaia «gardentasunarekiko konpromiso irmoa» hartzeko baliagarria izatea espero du EAk. Ikerne Badiolak uste du alderdiek kode etikoa izan beharko luketela halakorik atzera gerta ez dadin.