Ezker abertzalea
«Azkuna-Ares tandema izan da hemen gerra apustua egin duena. Ametsak eraikitzen dituztenen aurka eraso koordinatua planeatu dute. Biek ala biek argi dute zeintzuk diren euren interesak: adreilua eta negozioa».
Alternatiba
«Indarrez eta bortizkeriaz,militarren moduan sartu dira,Bilbon aspaldi ikusi ez ditugun tankeak ere erabilita. Beren burua demokratatzat dutenei Poliziak erabilitako indarkeria gaitzes dezaten eskatzen diegu».
Cristina Ruiz
Bilboko PPko bozeramailea
«Ezinbesteko jarduera poliziala izan da, Ertzaintzak bere betebeharra bete du, epailearen agindua baitzegoen tarteko. Kukutzako kideek, ordea, eutsi egin diote desafioari, hustea denbora kontua zela jakinik».
ELA
«Udalak ez du bere ardura politikoa aintzat hartu, eta ez da saiatu hain errotua dagoen mugimendu kultural eta sozial batek iraun dezan irtenbide egoki bat bilatzen. Hirigintza arautegian ezkutatu du bere burua».
Ainhoa Etxaide
LAB
«Errekaldek zutik segitzen duen gaztetxea daukan bitartean, bataila ez dago galdurik. Bizirik iraun eta era independentean egingo du aurrera mugimenduak; gaztetxea erortzen bada, beste bat eraikiko baita».
EILAS
«Negoziazioaren bidezko soluzioa bilatzea oztopatu du udalaren egoskorkeriak. Interes espekulatiboak ezkutatzen dituen operazioa salatu behar dugu. Kukutzak urteotan erakutsi du baliozko proiektua dela».
CNT
«Kukutza ixteak erakutsi dukultura herrikoia berriro erezanpatu egin nahi izan dutela. Ez herrialde honetan ez beste inon ez zaigu interesatzenaginteak kontrolatuta daukan kultura».
Gazte independentistak
«Ertzaintzaren erakustaldiarekin, Kukutza babesten ari ziren gazteengan kolpe fisiko eta psikologikoa eragin nahi izan dute. Azkunaren kazikismoa begi bistan geratu da berriro. Interes espekulatzaileei men egin die».
Gazteriaren Kontseilua
«Parte hartzea eta gazteen antolakuntza sustatzen dute Kukutzaren gisako gaztetxeek. Hustean jendea jipoitu eta zauritu izana salatu behar dugu, eta gazteei Kukutzaren aldeko mobilizazioetara dei egin».
Gaztehgam
«Suminduraz bizi dugu Errekalde auzoko hustea. Herri honetako gazteriak beharrezkoa duen eremu libre bat era basatian husteko erabaki instituzionala izan da, herritarron kontrakoa, beste behin ere».