ERREAKZIOAK

2017ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Energia ministroak, garbi jokatzen badu, ezin du erabili txosten hori zentral nuklearren bizitza luzatzeko; atzeko atetik luzatu ere, parte hartze demokratikorik gabe, eta Garoña estalgarri gisara erabilita. Alvaro Nadalek [Energia ministroa] badaki parlamentuak eta gizarte osoak hartu behar dutela parte eztabaida horretan».

Raquel Monton Greenpeace

«Espainiako zentral nuklearren funtzionamendua luzatzeko atea ireki da debaterik gabe. Ez da eztabaidarik izan: ez politikorik, ez sozialik, ezta teknikorik ere. Garoñaren kasuan, oraindik ikuskatzeak eta protokoloak falta dira».

Pablo Castejon Ecologistas en Accion

«Zentralak ondo gainditua du bizitza baliagarria; gainera, teknologia zaharkitua du, Fukushiman (Japonia) istripua izan zuen zentralarenaren antzekoa. Bat egin behar da zentrala behin betiko ixteko egin diren eskariekin».

Eusko Jaurlaritza

«CSNk ez entzunarena egin dio euskal herritarren eta haien erakundeen borondateari. Zentrala itxi egin behar da».

Juan Carlos Ramirez-Escudero EAJ

«CSNk arinkeriaz erabaki du, herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriz; Garoña herri kontu bat bihurtu da eta, beraz, herri gisara erantzun behar dugu, kaletik eta instituzioetatik».

Mikel Otero EH Bildu

«Espero zen erabakia. Orain, EAJk, PSE-EEk eta PPk mugi ditzatela eskura dituzten hari politiko guztiak, eta erabil ditzatela, behingoagatik, ate birakari guztiak herritarren alde egiteko».

Juan Ramon Becerra Elkarrekin Podemos

«Atsekabea eta arbuioa besterik ezin dugu adierazi. Ulertezina da [CSNren txostena]. Orain pilota Mariano Rajoyren gobernuaren esku dago. Gailen dadila sen ona: ez bedi Garoña berriz sistema elektrikora lotu».

Jose Antonio Pastor PSE-EE

«Errealitatea eta segurtasun gorena hartuko ditu aintzat Espainiako Gobernuak erabakitzeko. Energiarekin lotutakoa bainoago, interes politikoa dago auzian».

Nerea Llanos PP
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.