Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak esan du ziur dagoela «errukigabeko aroa» amaitu dela. Res Publica aldizkariaren webgunean idatzi duen artikuluan dio hori Ibarretxek. «Alferrikako hainbeste minen ondoren ilusioa piztu da, eta lasaiago gaude. Etorkizunaren lehen lerroak idazten hasi gara». Haren ustez, lerro horiek idazteko, «ETAk eragin duen mina onartzea ezinbestekoa da; horrez gain, beren lerroak izan behar dituzte estatuak, GALek edo Poliziak hildakoen senideek eta torturatuek». Adiskidetzea lortzeko iragana«ez dela ahaztu behar» dio, «kritikoki» begiratu behar zaiola baizik.
Ibarretxeren arabera, ETArik gabe euskal politikagintza ere aldatuko da: «Alderdi guztiek izango dute hauteskundeetara aurkezteko aukera». Adierazi du PSE-PPren Eusko Jaurlaritza ez dela «gizartearen nahiaren erakuslea». Batasunari ere mintzatu zaio lehendakari ohia. «Urrats asko egin behar ditu kultura demokratikoan sartzeko. Batzuk egiten ari da».
«Estatutu berria posible da»
Ibarretxeren iritzian, estatutu berri bat onartzea «posible» da. «Demokrazia batean, politikoki eta demokratikoki, ideia guztiak defenda daitezke». Lehendakari ohiaren ustez, herritarren egungo «kezka nagusia» gainditzea «errazagoa» da orain: «Biolentzia amaiera pizgarri bat gehiago izango da krisia gainditzeko».
«Errukigabeko aroa» amaierara iritsi dela «sinetsita» dago Ibarretxe
Lehendakari ohiaren ustez, «adiskidetzea ez da lortuko iragana ahaztuta, kritikikoki begiratuta baizik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu