Ertzainen postu batzuei bigarren hizkuntz eskaria jartzeko asmoa du Jaurlaritzak

«Euskara maila altua» behar duten postuetan beharko dute bigarren eskakizuna; zer postu diren ez dute jakinarazi

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Ertzainen hizkuntz eskakizunak «zorrotzagoak» izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Soilik postu batzuetan beharko dute orain baino hizkuntz eskakizun handiagoa; ez dute jakinarazi zer postutan. Bigarren hizkuntz eskakizuna izango dute «euskara maila altua behar duten postuetan». Hizkuntz eskakizunen inguruan Eusko Jaurlaritzak egina daukan taularen arabera, Ertzaintzako bigarren hizkuntz eskakizuna EGA Euskararen Gaitasun Agiriaren parekoa da.

Jaurlaritzak atzo erabaki zuen ertzainen postu batzuetan hizkuntz eskakizuna aldatzea. Poliziek euskaraz eta gaztelaniaz jakitea duela xede nabarmendu du Herrizaingo Sailak. Lehen hizkuntz eskakizuna daukaten postuetako ertzainek «erabiltzaile independente» izan beharko dute; bigarren eskakizuna «hizkuntz trebetasun jasoak eta bereziak behar dituzten postuetan» ezarriko dute. Hurrengo lan eskaintzetan bigarren eskakizuna zer lanpostuk behar duten esango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.