Ertzaintza Bilboko auzokideei oldartu izana salatu dute

Astelehen goizaldean Erronda kalean «jai giroan» zeudenak kolpatu zituzten, lekukoen arabera

Bilboko Zazpikaleetan atzo egindako prentsaurrekoa. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Bilbo
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
«Inork ez zuen ezer esan, inork ez zuen ezer bota, ezta autoa ukitu edo oihukatu ere. Hala ere, Ertzaintzaren autoa kale bukaeran gelditu zen, eta oso tarte laburrean, beste bi auto patruila eta bi furgoneta agertu ziren». Hala deskribatu dute astelehen goizaldean Bilboko Zazpikaleetan zeuden lekukoek Ertzaintzarekin izandako liskarraren hasiera.

Lekukoen arabera, 02:30 aldera, 80 lagun inguru zeuden Erronda kalean, «jai giroan», eta Ertzaintzaren patruila bat azaldu zen. Jarraian, patruila gehiago azaldu, eta istiluen aurkako materiala prestatzen hasi zirela jakinarazi dute.

«Ez zuten ezer galdetu. Kaskagorriko kide bat harrapatu zuten, guk oihu eta txistu batzuk egin genituen, eta borrekin jendea jotzen hasi ziren», azaldu dute lekukoek. Era berean, tabernari bati borrarekin buruan eman eta zauria eragin ziotela adierazi dute. «Orduan, kalean zegoen jendea borra eta peloteroekin jotzen hasi ziren, eta lagun bat atxilotu zuten. Tabernari batek anbulantziari deitu zion, eta gertatzen zenaren berri eman zuen, baina anbulantziarik ez zen agertu»; hala salatu dute. «Inork ez zuen Ertzaintza iraindu, probokazio prestatua zirudien», argitu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, berriz, Aste Nagusian Ertzaintzak izandako «bortizkeria» salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.