Politika

Ertzaintza "hurrengo hilabeteetan" Baionan ariko dela dio Aresek

Frantziako eta Espainiako poliziekin jardungo du elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak esan duenez.

2009ko irailaren 14a
18:50
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak iragarri du "hurrengo hilabeteetan" Ertzaintza Baionako (Lapurdi) polizia etxean ariko dela ETAren aurkako borrokan, Frantziako eta Espainiako poliziekin elkarlanean.

Aresek jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioarekin bilerak egin ditu gaia eztabaidatzeko. "Oinarrizkoena, Ertzaintzak bere lana egin ahal izatea eta informazioa banatzeko berehalako mekanismoak edukitzea da", azaldu du.

Espetxe eskumenaz ere mintzatu da El Correo egunkariari emandako elkarrizketan, baina esan du Jaurlaritzarentzat hori ez dela"premiazkoa" eta beste "lehentasun" batzuk dituztela.

EAJk azalpenak eskatu dizkio

Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak Aresi galdetu dio zergatik sartuko den orain Ertzaintza Frantziako Errepublikan, azkeneko hamalau urteetan ezin izan badu sartu. "Zer aldatu da?", galdetu du eta norbaitek "azalpenak eman" beharko dituela eskatu du. 1995an Schengeneko ituna martxan jarri zutenetik, Ertzaintzaren lana Frantzian "asko mugatu" da, Ortuzarren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.