Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, aurten urri bukaera arte denera 923 gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzakbikotekideari edo bikotekide ohiari eraso edo mehatxu egin izana leporatuta, edo epaileen urruntzeko agindua urratzegatik. Kopuru hori % 12 igo da duela urtebetekoarekin alderatuta; iaz epe berean 822 atxilotu zituzten.
Denboraldi berean, tratu txarrak salatu dituzten emakumezkoen kopuruak gora egin du iazko datuen aldean: 2.641etik 2.834ra igo da.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurten bi emakumezko hil dituzte -iaz ere bai urri bukaerara artean-, eta 860 zauritu -joan den urtean baino % 8 gehiago-. Aurtengo lehenengo hilketa abuztuan gertatu zen; biktima, 72 urteko emakumezkoa, labana batez hil zuen ustez senarrak, Mañuetan (Araba). Bigarren heriotza urrian gertatu zen, Santurtzin (Bizkaia). Gizonezko bati leporatu zioten 26 urteko bikotekidea hil izana, itota. Ustezko hiltzaileak Ertzaintzak atxilotu zituen.
23 eta 40 urte bitarteko emakumeak
Gaur egun eraso gehien jasotzen dituzten emakumezkoen adin tartea (erasoen %52 baino gehiago) 23 eta 40 urte bitartekoa da. Ondoren (erasoen %20), 40 eta 50 urte arteko emakumeen taldea dago. 50 urte baino gehiago eta 23 baino gutxiago dituzten emakumezkoek erasoen % 14na jasotzen dituzte.
Hamabost emakumezkok bizkartzaina dute
Mehatxatuta dauden emakumezkoei Ertzaintzak eskaintzen dizkien babes neurriak kasu bakoitzaren arrisku mailaren araberakoak dira. Bortxa telefonoaren bidez emakumezkoarekin harremanetan izatea, mehatxuen egilea zaintzea eta urruntzeko aginduak betetzen direla baieztatzea edota (arrisku handieneko kasuetan) biktimari bizkartzaina jartzea dira biktimei eskaintzen dizkieten aukerak.
Gaur egun EAEn hamabost dira bizkartzain beharrean dauden emakumeak; Bortxa telefonoaren bidez ertzainekin harremanetan daudenak, berriz, berrehundik gora dira. 2004an jarri zuten bizkartzain zerbitzua, eta orduan lau emakumek hartu zuten; 2005ean 11k, 2006an hamasei, iaz hamahiruk.
Emakumeen aurkako indarkeria
Ertzaintzak 900 gizonezko baino gehiago atxilotu ditu aurten emakumeen aurkako indarkeriagatik
Urri bukaera arteko datuen arabera, iaztik %12 igo da kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bikotekideari edo bikotekide ohiari eraso edo mehatxu egin izana leporatuta atzeman dituzte, edo epaileen urruntzeko agindua urratzegatik. Tratu txarrak salatu dituzten emakumezkoen kopuruak ere gora egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu