Herrizaingo Sailaren galarazpenari muzin egin, eta Gasteizeko Dato kalean, PSEren egoitzaren aurrean, elkarretaratzea aurrera eramaten saiatu ziren ehun bat gazte. Ertzaintza oldartu egin zitzaien, eta hamar lagun atxilotu zituen —hasieran hamaika zirela zabaldu zen—. "Desobedientzia larria" egozten die Ertzaintzak, eta aske utzi dituzten arren, "gertatutakoen berrieta arduradunen nortasunak" agintari judizialei helarazi dituztela agertu dute.
Donostiako mobilizazioan beste gazte bat atxilotu zuten, baina laster utzi zuten aske.
Politika