Ertzaintzak bahiketa birtualen hamar dei atzeman ditu

Azken egunotan atzeman dituzte deiak, eta ustezko bahitzaileek erreskatea eskatzen zuten senideak aske uztearen truke.

jarraia184263.jpg
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 13a
16:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak bahiketa birtualen hamar dei atzeman ditu Euskal Herrian, uztailaren 9 eta 10 bitartean. Dei horietan, ustezko bahitzaileek, biktimei euren senitarteko bat bahitu zutela esan, eta aske uztearen truke erreskatea eskatu zieten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du dei horietako batzuk Txiletik datozela.

Gehienetan, bahiketa birtualen deiak telefono finkoetara egiten dira, eta ustezko bahitzaileak deiaren beste aldean dagoen pertsonari esaten dio senitarteko bat —orokorrean seme-alabak— bahitua duela. Ustez bahituta dagoen pertsona askatzearen truke 10.000 euro inguruko erreskatea eskatzen dute. Ertzaintzak adierazi duenez, dei horien egileak familiak «izutzen» saiatzen dira.

Bahiketa birtualen erreskatea eskatzen duen deiren bat jasoz gero, Ertzaintzak hau gomendatzen du: egiaztatzea ustezko biktima hori egon behar lukeen tokian dagoela, izuak ez blokeatzea «arrazionalki» jokatzeko gaitasuna eta kontuan hartzea egoera hori iruzur bat izan daitekeela. Horrez gain, espezialistek eskatzen dute erreskatea ez ordaintzeko eta SOS Deiekin harremanetan jartzeko.

Ez da bahiketa birtualen deiak jasotzen diren lehenengo aldia. Izan ere, 2016ko abuztuan Guardia Zibilak bahiketa birtualagatik jarritako sei salaketa ikertu zituen Martzillan (Nafarroa).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.