atxiloketa

Ertzaintzak bilbotar bat atxilotu du Busturian, 2002ko kale eraso batekin lotuta

Bilbon autobus bat erre izana leporatzen diote Iñaki Bengoari. Haren etxea miatu dute.

2010eko azaroaren 10a
17:33
Entzun
Ertzaintzak Iñaki Bengoa gaztea atxilotu du gaur goizean Busturian, 2002an Bilbon ustez autobus bat erre zuelako. Hamaikak aldera atzeman du, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak oraindik ez du jakinarazi non atxilotu duten, ezta atxilotua zein den ere.

Hitza-k eman du informazioa: nor den ez ezik, Busturian atzeman dutela eta gaztea Bilbokoa dela, Indautxu auzokoa. Hiru urte daramatza Bizkaiko herri hartan bizitzen. Bengoak Busturian duen etxea miatu dute ertzainak 15:30ak arte; bukaeran, etxe inguruan bilduta zeuden lagunei oldartu egin zaie Ertzaintza.

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du atxiloketa agindua. Ertzaintzaren ikerketa batez baliatu da Ruz, Efe berri agentziak dioenez.

Ertzaintzak dio gazte hark beste lagun batzuekin hartu zuela parte erasoan, eta ADN zantzuak dituela hori baieztatzeko.

19:30ean mobilizazioa egingo dute Indautxun, atxiloketa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.