Ertzaintzak gazte bat atxilotu du kartzela zigor bat dela eta
BARAKALDO. Ertzaintzak Asier Gomez de Salazar gaztea atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an jarri zion kartzela zigorra betetzeko. 2008ko otsailean Barakaldon bertan kutxa automatiko bat erre zuela egotzi zioten. Urte hartan bertan ere atxilotu zuten —beste hiru lagunekin batera—, eta espetxean eduki zuten aldi batean. Maiatzetik libre zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu