Istiluak

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu asteburuan Zornotzan izandako istiluen harira

Istiluetan zauritutako gazteak larri segitzen du, ospitaleraturik. Ertzaintzak adierazi duenez, ikerketa zabalik da oraindik ere.

Zornotzako bizilagunek protesta egin dute erasoa salatzeko. BERRIA
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko uztailaren 28a
19:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak jakinarazi duenez, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu joan den asteburuan Zornotzan (Bizkaia) izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Beste hainbat herritarrekin batera gazte bat jipoitu izana leporatu diete, zehazki.

Istiluen ondorioz, hiru lagun erietxeratu zituzten, zauriturik. Horietako bat larri da oraindik ere, Gurutzetako ospitalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.