Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Haizea Ziluaga eta Alfonso Zenon abokatuaren aurkako kereila kriminala sartuko du, biok Ertzaintzak otsaileko operazio batean hiru atxilotu torturatu egin zituela salatu zutelako. Bihar bertan sartuko du kereila, Bilbon, eta ondoren agerraldia egingo du.
Ustezko etakideen aurkako operazioa egin zuen orduan Ertzaintzak -batik bat, Ondarroan-, eta bederatzi lagun atzeman zituen. Bost egunez inkomunikatuta izan zituzten.
Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Aresi kereila sartzeko. 39 parlamentari agertu dira gaurko bozketan horren alde -PSE-EE, PP eta UPDkoak- eta 36 aurka -EAJ, Aralar, EA eta EBkoak-. "Ertzaintzaren jokabide zuzena kaltetu nahi duen saio oro borrokatzeko" galdegin diote Herrizaingo sailburuari.
tortura
Ertzaintzaren "tortura" salatu zuten abokatuei kereila sartuko die Aresek
Haizea Ziluaga eta Alfonso Zenonen aurka egingo du Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, Eusko Legebiltzarrak eskatuta. Ertzaintzak otsailean ustezko etakideen kontrako operazioa gauzatu ondotik egin zuten salaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu