«Gure esku dago indarkeria hau eta beste guztiak amaitzea; gure seme-alabei utz diezaiekegun ondare onena izango da, zalantzarik gabe».
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria
« Ezberdintasun estrukturak dira indarkeria matxistaren iturri, eta estruktura horiek amaitu behar ditugu; horretarako, gizarte osoaren parte hartzea behar da».
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eleduna
«Indarkeria egoerei aurre egiten dieten emakumeak aipamen berezia merezi dute, irtenbidea dagoela erakusten dutelako».
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria
«Kezkagarria da mutil gazteek emakumeen aurka egindako erasoen gorakada; agian, finkatutzat genituen balio batzuk ez dira sustraitu».
Manuel Lezertua EAEko Arartekoa
«Bizitza duina bizi ahal izateko aukera berdintasuna bermatu behar da, baita emakumeen askatasuna ere, erasotuak izateko beldurrik gabe ibil daitezen».
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea
«Emakume, neska eta LGTB kolektiboko errefuxiatuek genero eta sexu indarkeria bortitzak pairatu behar dituzte, eta premiazko babesa behar dute».
Amnesty International
ESANAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu