«Eskandaluzko» iritzi diote Bilboko Udalak Bilbao Ria 2000ekin duen zorrari

Udalak bere gain hartu du Iberdrolaren egoitza lekuz aldatzeko operazioak utzitako hogei milioiko zorra

Erredakzioa
Bilbo
2013ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Udalak Bilbao Ria 2000 sozietate publikoarekin duen zorra «eskandaluzko» jo zuen atzo Bilduk. El Correo kazetak argitaratutakoaren arabera, egun Iberdrola dorrea hartzen duen Abandoibarrako lursailaren salmentak eragin zion udalari hogei milioi euroko zorpetzea. Enpresaren aurreko egoitzako lurzoruaren kalifikazioa aldatu zuen udalak, luxuzko etxebizitzak egiteko; sail hartan «gehiegizko aprobetxamendua» zegoenez, Abandoibarrako lurra merkatu zuen udalak, eta aldea bere gain hartu.

«Birkalifikazioa Iberdrolaren neurrira egitea» egotzi dio Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak udalari. Azalpenak eskatu dizkio Iñaki Azkuna alkateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.