Eskerrak eman ditu ‘Euskaldunon Egunkaria’-k

Musikariak, dantzariak zein bertsolariak aritu ziren atzo Bilboko Euskalduna Jauregiko eskertza ekitaldian. Auzipetuek biziki eskertu zuten urteotan jasotako babesa (Auzipetuen hitzaldia hemen). Babes taldeko kideek eta herri batzordetakoek ere hartu zuten hitza.

2010eko apirilaren 25a
16:13
Entzun
Joan Mari Torrealdaik euskal gizarteari eskerrak eman dizkio gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskaldunon Egunkaria osatzen zuten denen izenean. Izan ere, bost auzipetuen eta proiektu hartan parte hartu zuten guztien izenean eskerrak emateko ekitaldia egin dute aipatutako lekuan, musikariak, dantzariak eta bertsolariak lagun hartuta.

Besteak beste, Jon Maia dantzaria, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso bertsolariak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bertsolariak gitarraz lagunduta, Gose eta Katamalo taldeak, Ubeda anaiak, Aitor Gorosabel Su Ta Garreko abeslaria eta Juan Mari Beltran aritu dira oholtza gainean.

Egunkaria-ren Babes taldekoen izenean Xabier Mendigurenek hartu du hitza, eta herri batzordeek ere izan dute euren tokia -bai Euskal Herrikoek, bai Espainiakoek eta Kataluniakoek-.

Espainiako Auzitegi Nazionalak apirilaren 12an eman zuen absoluzioa. 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Egunkaria Guardia Zibilak, auzitegi haren aginduz.

BERRIA.INFOk zuzenean eman zuen atzo ekitaldia. Berea eskumenetik kanpokoarazo tekniko batzuengatik emanaldiaren kalitatea ez zen nahi bezalakoa izan. Gaur kalitate hobeagoko bideoa jarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.