Eskerrik asko... -X jauna-?

jokin sagarzazu
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Kanpaina batean, (ia) ezer ez da halabeharrez. Kazetariaon zapatak janzteko asmoz edo, mezu guztien artean bat hautatu du espresuki Lopezek. «Lehendakari naizen artean, ez dugu bat bera ere bidean utziko. Bat bera ere ez». Lehendakari izatea (ia) ezinezko izango duela jakinik ere, lelo ederra da, bai. Horregatik, hasieran zein amaieran, Bruce Springsteenen We take care of our own (Gure jendeaz arduratzen gara) entzun da ozen. Halabeharra?

Patxi Lopez sutsu mintzatu da bakearen eta askatasunaren lorpenaz eta sozialistek jokatutako rolaz. Jarraian, diskurtsoan ziaboga harrigarria egin du: «Hauteskundeotan oso-oso garrantzitsua den gauza bat esan nahi dut. Gaur esan nahi diot Felipe Gonzalezi eskerrik asko...». Pabilioiak eten du Lopez eta txaloka jarri da. Zergatik, baina? Eskerrik asko... —X jauna—? Txalo artean, zalantzak uxatu ditu. «Ulertuko didazue... Eskerrik asko, hark jarri baitzuen zutik Ongizate Estatua, eta gaur eskuinak eraitsi egin nahi baitu». (Ia) ezer halabeharrez ez den kanpainan, nahita izan al da esker on anbiguo hori?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.