otegiren gutuna

"Eskertu iezaziezue merezi duten bezala; joan manifestaziora"

2015eko urriaren 11
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Arnaldo Otegik berak Logroñoko espetxetik hitz egin du manifestaziora joateko deia eginez. Bertan parte hartuz, gaur aske geratu diren Sonia Jacintori, Miren Zabaletari eta Arkaitz Rodriguezi "merezi dute bezala" eskerrak emateko eskatu du. Izan ere, "Euskal Herrira bake puska bat"  ekartzeko, "ezinbestekoak" izan direla nabarmendu du Otegik.

Bateragune auzian zigortuta espetxean jarraitzen duen ezker abertzaleko buruzagiaren arabera, kartzela oso gogorra da, baina harro dago bakearen alde zegokiena egin dutelako; "gure hitza eman genioen herriari, eta bete dugu".

Dena dela, benetako omenaldia independentzia lortu, "kartzeletako herrikide guztiak askatu" eta gizakien beharren arabera eraikitako gizarte bat erdiestean etorriko dela azpimarratu du Otegik. "Gure mendeku bakarra gure seme-alaben irribarrea izango da Euskal Herria libre batean", bukatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.