Eskertza ekitaldia ostiral eguerdian Andoainen

2014ko urriaren 15a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Egunkaria-ren Alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du ostiral honetarako. Andoainen (Gipuzkoa) izango da, Martin Ugalde kultur parkean, 12:00etatik aurrera. Pieza ekonomikoan auzipetuta egon direnek Donostiako Lurralde Auzitegiaren artxibo autoaren balorazio bat egingo dute, eta ondoren mokadu bat egongo da. 

Egunkaria-ren itxierako absoluzioa izan zenean ere ekitaldi txiki bat egin zuten Andoaingo kultur parkean. Han zeukan egoitza euskarazko kazetak, itxi zutenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.