«Eskertza mezua» Sevillako espetxetik

2015eko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sevilla II espetxean (Espainia) dauden euskal presoei bisita egin zieten atzo Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak eta Inko Iriarte Giza Eskubideen Batzordeko buruak. Presoek egin zuten biltzeko eskaera, eta erabakia martxoaren 10ean hartu zuten, Bildu, Aralar eta EAJren aldeko botoekin; PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu zuten. Atzo Iriartek BERRIAri azaldu zionez, senideekin batera autobusean egin zuten bidaia, «haiek egunero bizi duten sufrimendu areagotua» ezagutzeko. Sevilla II kartzelan dauden 11 euskal presoen egoera ere salatu zuen Iriartek, eta giza eskubideak ez zaizkiela bermatzen ari adierazi zuen. Dena den, «indartsu, irribartsu eta tinko» aurkitu dituztela azaldu zuen: «Esker oneko hitzak izan dituzte Euskal Herritik jasotako elkartasun keinuen aurrean».

Eusko Legebiltzarrak, berriz, asteleheneko polizia operazioari buruz eztabidatuko du bihar, Batzorde Iraunkorrean EH Bilduk proposatutako gaitzespen testuaren harira. Osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote gainerako taldeek. Besteak beste, EAJk legebiltzarrari eskatuko dio PPren «estrategia politiko judiziala» gaitzesteko, eta PSEk operazioa «argitzea» galdegingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.