Eskola liburuak erosteko laguntzak kendu nahi ditu Arabako Aldundiak
Diputazioan azaldutako diru zuloari aurre egin beharra argudiatuta, Arabako Diputazioak jakinarazi du eskola liburuak erosteko laguntzak emateari uzteko asmoa duela. Urteetan eman ditu horrelako laguntzak, Gasteizko Udalarekin batera; aurtengo aurrekontuetan 900.000 euroko diru saila zuen iragarria horretarako. Ordea, udalak egin bezala, diputazioak ere bide hori hartzeko asmoa duela esan du Javier de Andres ahaldun nagusiak. Haren esanetan, Jaurlaritzak badu eskola liburuak familieiez erosarazteko programa bat, eta, beraz, laguntzak ez dira nahitaezkoak: «Kendu ahal izateko baldintza guztiak betetzen ditu». Iaz, Arabako 20.000 ikasle inguruk jaso zuten gisa horretako laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu