gizartea

Eskubide Sozialen Kartaren sustatzaileek gizarteratze fasea hasiko dute

Bilbon aurkeztu dituzte kartaren edukiak, eta dokumentua sinatu dute. Hego Euskal Herrian 1.200 lagunek parte hartu dute prozesuan. 

Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz, karta sinatzen. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 14a
13:41
Entzun

Hego Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sortzeko prozesuan parte hartu duten gizarte eragile eta sindikatuetako ordezkariak elkartu dira Bilbon; Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia izan dira agerraldian, besteak beste. Sinadura ekintza sinbolikoa egin dute.

Nabarmendu dute "gizarteratze fasea hastea eta atxikimendu aktiboak bilatzea" izango direla orain egitekoak. Sare bat osatu nahi dute, kartaren oinarriak Euskal Herriko txoko guztietara eramateko.

Kartak dituen helburuak zerrendatu ditu Mila Elorza AHT Gelditu koordinakundeko ordezkariak: "alderdi politikoei aurkeztu eta dei egitea, gobernu ezberdinei presionatzea, parte hartzea zabaltzea, indarrean dagoen sistema hobetzea...".

Urtebeteko prozesua

Kartaren lehen zirriborroa iazko urrian egin zuten, eta maiatzaren 31n onartu zuten. Urtebeteko prozesua izan da: bide horretan 1.200 lagunek parte hartu dute Hego Euskal Herrian. 

Egitekoen artean Iparraldea prozesuan txertatzea daukatela azaldu dute; haien iritziz, "egitasmoan parte hartu beharko luketen pertsona eta talde ugari" ez daude.

Hemen aurkezpen bideoa:

[YouTube]http://youtu.be/hq2PEFB8JUg[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.