Eskubideei buruzko hitzarmena

2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
2006ko abenduaren 13an Elbarritasuna Duten Pertsonen Eskubideei Buruzko Hitzarmena onartu zuten Nazio Batuek. Onartu duten estatu guztiek bete beharreko artikulu eta mandatuak biltzen ditu. Honako hauek, besteak beste.

Hitzaurrea (I). «Elbarritasuna duten pertsonek giza eskubideez eta oinarrizko askatasunez gozatzeakgizartearen parte izateko sentimendua sustatuko du pertsona horien artean, eta horrek gizartearen garapen ekonomiko, sozial eta gizatiarrean aurrerapena ekarriko du».

Hitzaurrea (II). «Elbarritasuna duten pertsonentzat beren eta independentzia indibidualak garrantzia handia du, erabakiak beren kabuz hartzeko askatasuna barne».

Hitzaurrea (III). «Elbarritasuna duten pertsonek aukera izan behar dute modu aktiboan parte hartzeko politika edota programei buruzko erabakietan».

3. artikulua. «Hitzarmen honen oinarriak izango dira: pertsonen independentziaren, autonomia indibidualaren eta duintasunaren errespetua; bazterkeriarik eza; gizartean parte hartzea eraginkorra; ezberdintasunarekiko errespetua eta elbarritasuna duten pertsonen onartzea giza izaeraren aniztasunaren barruan; aukeren berdintasuna; irisgarritasuna; emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta elbarritasuna duten haurren garapenarekiko errespetua».

4. artikulua. «Estatuak derrigortuta daude elbarritasuna duten pertsonen bazterketa ekarriko luketen lege, arau eta praktikak aldatzeko.

6. artikulua. «Estatuek onartzen dute elbarritasuna duten emakume eta neska adingabeak bazterkeria forma askotara lotuak daudela, eta horri dagokionez, giza eskubideez eta oinarrizko askatasunezbeste edozeinek bezala gozatzeko neurriak hartuko dituzte».

12. artikulua. «Hitzarmena sinatzen duten estatuek baieztatzen dute elbarritasuna duten pertsonek beren nortasun juridikoa onartua izateko eskubidea dutela leku guztietan.

12. artikulua (II) «Elbarritasuna duten pertsonek, beste guztiek bezala, ondasunen jabe izateko, beren gai ekonomikoak kontrolatzeko eta bankuen maileguak eta hipotekak jasotzeko eskubidea izateko neurriak hartuko dituzte estatuek».

23. artikulua. «Elbarritasuna duten pertsona guztiek izan behar dute ezkontzeko eta familia osatzeko eskubidea (...), zenbat haur izan nahi dituzten eta jaiotze baten eta bestearen artean zenbat denbora igaro behar den erabakitzeko eskubidea errespetatu behar zaie, baita familia planifikazioari buruzko informazioa jasotzekoa ere».

29. artikulua.«Estatuek bermatu behar dute elbarritasuna duten pertsonek hauteskundeetan eta erreferendumetan boza emateko eskubidea,(...) baita kargu publikoa betetzekoa ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.