Eskubideen aldeko lanabesa

Eleak mugimenduak datozen hilabeteetarako ibilbide orria finkatu du lehen nazio batzarrean. Mugimenduko kideek adostu dute erabaki eskubidearen aldeko herri dinamikan «buru-belarri» arituko direla.

Donostiako Aiete jauregian egin zuen batzarra Eleak mugimenduak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Hilabeteetako eztabaiden ondoren sortu zen Eleak mugimendua joan den ekainean. Eskubide zibil eta politikoen aldeko lan tresna gisa jaio zen, gizartean eragiteko eta herritarren parte hartzearen bitartez mugimendu zabala bilakatzeko xedez. Sortu zenetik egindako ibilbideari buruz ondorioak ateratzeko eta aurrera begirako erronkaz hausnartzeko, lehen nazio batzarra egin zuen Eleak-ek azaroan, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Jauregian. Han, sei hilabeteko lanaren balantzetik abiatuta, jarraitu beharreko lan ildoak, dinamikak eta plangintzak adostu zituzten, parte hartzaileek aurkeztutako ekarpenak kontuan harturik.

Besteren artean, Eleak mugimenduak ondorioztatu du bere jarduerak eta diskurtsoak «unean uneko abagune politikotik harago» joan behar duela. Prozesua bultzatuko duen mugimendua dela dio, baina ez modu zuzenean, «zeharka» baizik, diskurtso «independentea eta dinamika eraginkorra» sustatuz.

Izan ere, Eleak-ek azpimarratu du ETAk borroka armatua utzi izanak, berez, ez duela ekarriko gatazka politikoa gainditzea, ezta eskubideen urraketak amaitzea ere. Hortaz, hainbat eskubideren aldeko defentsaren dinamikarekin lanean jarraitzea ezinbestekoa dela deritzo; hala nola pertsona guztien bizitza eta osotasun eskubidea, iritzi, adierazpen eta manifestazio askatasuna, elkartzeko eta politikan libreki aritzekoeskubidea, edota espazio publikoak, kaleak eta herritarren azpiegiturak erabiltzeko eskubidearen defentsa izango dituzte aldarrikapen nagusi aurrerantzean ere.

Eleak-ek uste du erabakitzeko eskubidea dela euskal gatazkaren konponbidearen ardatza, eta horren baitan kokatu du herri-kontsultarako eskubidea ere. Hori horrela, Eleak-ek erabaki du erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamika sustatuz «buru-belarri» arituko dela aurrerantzean, eskubide horren defentsan «ahalegin guztiak» jarriz, tokian tokiko jarduerekin zeinikuspegiorokorretik.

Pertsonak dira Eleak mugimenduaren «motorra»,eta haiekin etengabeko hartu-emanak lantzea du bere xedea. Hala, herritar oro bere helburu eta bitartekoekin «engaia» dadin lan egiten jarraituko du mugimenduak. Horretarako, herritarren«parte hartzea» lantzeko eta erabakiak partekatzeko konpromisoa hartu du. Mugimenduaren barne egitura «malgua» eta parte hartzailea izaki, eragileeniritzia oso kontuan hartuko du Eleak-ek, eta, besteren artean, sei hilabetean behin arduradunen zeregina baloratuko du.

Orain arte legez, askotariko lan moldeek tokiaizango dute Eleak-en (mobilizazioak, eztabaidak, parte hartzea, desobedientzia...), baina komunikazio esparru «integralean» arreta berezia jarriko du. Mobilizatzeko estilo propioa garatzeko asmoz, Aske Gunea izeneko kontzeptuan sakonduko du datozen hilabeteetan.

Barne funtzionamenduari begira ere Eleak-ek hainbat erronka zehaztu ditu. Kudeaketa talde «dinamikoa» sortuta, jardueren lehentasunak, agenda, metodologia eta egitaraua urtean bitan egingo den batzar orokor batean finkatuko dituela erabaki du. Batzarrean, militantzia osoa ez ezik, hainbat esparrutako «aliatuek» ere parte hartzea nahi du, eta dinamika «bizkorra eta goranzkoa» jorratzea proposatu du, ekarpenak, iritzi trukeak eta ideiak jasotzealdera.

Horrekin batera, aldizkako herrialde batzarrak egitea ere oso beharrezkotzat jo du Eleak-ek. Batzar horien ekarpenak bideratzeko, gainera, kudeaketa taldea eta herrialdeetako batzarren ordezkariak bi hilabetean behin elkartzea adostu du. Datorren urteari begira, gainera, hainbat ekimen aurreikusi ditu; tartean, herri mobilizazio erraldoia egin nahi du, erabakitzeko eskubidearen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.