Europako hauteskundeak

Eskuin kontserbadore eta liberalen jarreraz ohartarazi du SOS Arrazakeriak

2014ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Mugak ixteak hil egiten du. Hori ere erabakitzen da hauteskunde hauetan». Maiatzaren 25eko hauteskundeen atarian, SOS Arrazakeriak salatu du arrazakeria eta xenofobia ahalbidetzen dutela Europako Batasuneko agintarien politikek: «Burdin hesi eta hormak jarriz, ongizatea kanporatzen dute pertsonengandik, pertsonak ongizatetik». Horregatik, eskuin kontserbadore eta liberalen jarreraz ohartarazi ditu herritarrak. «Austeritate eta pobretze politikek giro asaldatua areagotzen dute, eta horrek eragiten du fanatismo ultrak bere lekua aurkitzea».

Iruñean, berriz, botoa emateko aukerarik ez duten herritarren egoera salatu zuen Eskubideak eta Paperak Denontzat plataformak. Justizia jauregiaren aurrean egin zuten agerraldia, egoera horretan dauden herritarren boto eskubidea aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.