Europako Giza Eskubideen Auzitegiak berretsi egin du duela hilabete batzuk Espainiako Estatua Arnaldo Otegiri kalte-ordaina ematera zigortu zuen epaia, eta, beraz, Espainiak bete egin beharko du ebazpena. Espainiako Justiziak ezker abertzaleko kidea «Espainiako erregea iraintzeagatik» zigortu zutelako zigortu dute orain estatua, Otegiren adierazpen askatasuna urratu zutelako.
Europako Legebiltzarrean
Otegi eta Bateragune auzian zigortutako beste lau kideak hizpide hartu zituen atzo François Alfonsi europarlamentariak Europako Parlamentuan. Auzia salatzeaz gainera, Espainiako Estatuak Euskal Herriarekin duen jarrera legebiltzar horretan gaitzesi beharrekoa dela esan zuen.
Espainia Otegiri kalte-ordaina ematera behartu du Estrasburgok
Giza Eskubideen Auzitegiak ez du onartu Espainiako Gobernuak epaiaren aurka aurkeztu zuen helegitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu