EUSKAL HERRIA

Espainiako armadak hamar tona bonba jaurti ditu Bardean egunotan

24 gerra hegazkin ari dira maniobretan parte hartzen.

Espainiako armadaren bi helikoptero Bardean, 'Ekaitza' ariketa militarrean parte hartzen, iaz. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 27a
12:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Guztira 32 jaurtigai bota dituzte Bardean; tartean bi Maverick misil eta gidatutako beste lehergailu mota batzuk. Bota dituzten jaurtigaien fidagarritasun maila %83koa izan da.

Duela bi aste jakinarazi zutenez, hegazkin militar batek bi lehergailu bota zituen tiro eremutik at duela bi hilabete. Auto batetik 50 metrora erori ziren lehergailuak. Ezbeharra ikertzen ari da Espainiako Gobernua.

Urtero egiten dituzte gisa bereko ariketak, Espainiako Defentsa Ministerioak alokatuta baitauka lur eremua 2028ra arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.