ESPAINIAKO AURREKONTUAK

Espainiako aurrekontuak errefusatu ditu Eusko Legebiltzarrak

Legez besteko proposamen bat onartu dute EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk.

Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 10ean eginiko osoko bilkura. EUSKO LEGEBILTZARRA
jon olano
2018ko maiatzaren 24a
13:00
Entzun

Espainiako Kongresuak 2018ko aurrekontuen tramitazioarekin jarraitzea onartu eta biharamunera, kontu horien aurka azaldu da Eusko Legebiltzarra. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa bat negoziatuta, ekinbidea onartu du parlamentuak.

Zehazki, Eusko Legebiltzarrak dio aurrekontuak "ongizate estatuari eraso" egiten diotela, eta "kalte larria" eragiten "Euskadiko zein Estatu osoko herritarrei". Onartutako testuaren arabera, "desparekotasuna sendotzen dute, ez dituzte iraultzen populazioaren zati handi baten pobretzea ekarri duten erreformak eta uko egiten diote enpleguko kalitatea eta zerbitzu publikoen eta eskubide sozialen blindatzea bermatuko dituzten neurriak bultzatzeari, baita eredu ekonomiko berri bati ere".

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrak adierazi du "errotik zuzendu" behar direla Espainiako Gobernuaren politiken "izaera sakonki antisoziala". Izaera hori "zehazten da, besteak beste, baliabide urrietan indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko, langabezia- prestazioetarako eta mendekotasuna duten pertsonak laguntzeko, edo memoria historikorako funtsik ez egotean".

Bestalde, pentsioen sistema publikoari dagokionez, testuak dio "aurrekontuek KPIaren igoera bi urtera mugatzea" ahalbidetzen dutela, "modu automatikoan eta iraunkorrean indexatu gabe, ez dute azken urteotan galdutako eroste ahalmena berreskuratzen eta milaka pentsiodun pobreziaren atalasearen azpitik uzten dituzte".

Espainiako Kongresuak atzo onartu zuen aurrekontuen tramitazioari bide ematea. Horretarako, ezinbestekoak izan ziren EAJren bost diputatuen botoak. Senatuan landu beharko dute orain aurrekontu proiektua, eta, hor ere onartuz gero, kongresura itzuliko da gaia. Litekeena da ekainaren 19an behin betiko onartzea aurtengo aurrekontuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.