Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi ditu D3M eta Askatasuna

ETArekin eta Batasunarekin harremana dutelakoan utzi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik at. D3Mk eta Askatasunak 48 ordu dituzte Konstituzionalera jotzeko.

2009ko otsailaren 9a
17:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Gorenak gauerdian erabaki du Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataforma eta Askatasuna alderdi politikoa baliogabetzea, Espainiako Estatuaren Abokatuaren eta Fiskaltzaren helegiteak kontuan hartuz. D3Mk eta Askatasunak ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana dutelakoan utzi ditu baliogabe Gorenak, eta ezingo dute martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte-hartu.

Biok orain 48 ordu dauzkate Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzeko. Ostiralean hasiko da kanpaina.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, bihar erabakiko du D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eten edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.