Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalak Mikel Otegi epaituko du, bi ertzain hiltzea leporatuta

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Espainiako Fiskaltzaren eskaria ontzat jo du, eta Espainiako Auzitegi Nazionalari Mikel Otegi epaitzeko eskumena eman dio. Otegi Gipuzkoako Lurraldea Auzitegian epaitu zuten, bi ertzain hiltzea leporatuta, eta zinpeko epaimahai batek absolbitu egin zuen. Orain, bigarren aldiz epaituko dute, auzi beragatik.

2005eko ekainaren 9a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Lurralde Epaitegiaren arabera, "Mikel Otegiren ekintzak asmo terrorista osoa zuen".

1997an errugabe jo zuen zinpeko epaimahai batek, Gipuzkoako Lurralde epaitegian. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berriz epaitzeko eskaria egin zuen, eta Fiskaltzak ere berriz epaitzeko eskatu zuen, "terrorismoa" leporatuta. Gipuzkoako Lurralde epaitegiak arrazoia eman die, eta beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz epaituko du Otegi, aurretik ere epaitutako auzi batengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.