Auzitegi Nazionala

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu berria Javier Zaragoza izango da

Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak Javier Zaragoza proposatu du gaur Eduardu Fungairiñok utzitako hutsunea betetzeko. Bi hautagai zeuden kargurako Zaragoza bera eta Fernando Sequeros. Fiskaltza Nagusiko iturrien arabera seina boto jaso dituzte biek eta orduan erabaki du Conde-Punpidok fiskalburu berria izateko Zaragoza proposatzea.

2006ko apirilaren 25a
18:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Bozketaren emaitza beran berdinketa izan da. AF Fiskalen Elkarteko sei ordezkariek Sequerosen alde egin dute. UPF Fiskalen Aurrerakoien Batasuneko hiru kideek eta berezko hiru fiskalek: fiskalburuak, Antonio Martin Casallo Auzitegi Goreneko teniente fiskalak, eta Rafael Valero fiskal inspektoreak Zaragozari eman diote babesa.

Zaragozak duela urtebete hartu zuen drogen aurkako fiskalburu kargua Conde-Pumpidok berak proposatuta. Drogen aurkako fiskaltzan droga trafikanteen aurkako prozesu garrantzitsuetan aritu da lanean.

Fungairiñoren lekua hartzeko hautagaitza aurkeztu zuten zortzi fiskalen artean, Zaragozak zituen aukera gehien. Horretarako baldintzak beste inork baino hobeto betetzen ditu batez ere Auzitegi Goreneko salako fiskal maila duelako eta Conde Pumpidoren oso gertukoa delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.