Espainiako bandera jarri dute Getxoko udaletxean

2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
GETXO. Getxoko Udalak (Bizkaia) Espainiako bandera eskegi du udaletxean. 2010eko urtarrilean, Espainiako bandera udaletxe kanpoaldean ez ezik, «zerbitzu publikoetako gainontzeko eraikinetan» ere jartzeko agindu zuen Bilboko epaitegiak. Erabaki horren aurka helegitea jarri zuen EAJ buru duen udalak EAEko Auzitegi Nagusian, eta Espainiako bandera udalaren «egoitza den eraikinean» baino ez dela jarri behar ebatzi zuen epaitegi horrek. Horren harira ei dago orain udaletxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.