Espainiako Energia estatu idazkariaren dimisioa eskatu du Greenpeacek

Enpresa elektrikoei lotuta dagoela eta Nuclenorren peritua izan dela salatu talde ekologistak

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Fabrizio Hernandez Pampaloni izendatu berri dute Espainiako Energia estatu idazkari. Greenpeace talde ekologistak kargutik kentzeko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Hein berean, ohartarazi du karguan dagoen bitarteanestatu idazkari berriak hartutako edozein erabaki dela-eta auzitara joko dutela.

Talde ekologistak idatzizko eskaera aurkeztu du Gobernuko Presidentetzan. Agiri horretan Hernandez Pampaloniren izendapena «inkongruentea» dela diote, Gobernuaren erabaki eta aginduen kontra jardun duen pertsona bat estatu idazkari izendatu dutelako.

Gainera, Hernaez Pampaloni energia eta argindar arloko hainbat enpresari lotutako pertsona dela salatu du Greenpeacek. Kasurako, Nuclenorrentzat lan egin zuela gogorarazi du. Konpainia hori Iberdrola eta Endesa enpresena da, erdi bana, eta Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren jabea. Konpainiak auzia jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalean Espainiako Industria Ministerioren agindu bati. Agindu horrek zioen Garoñako zentral nuklearra 2013an behin betiko itxi beharko zela. Auzi horretan peritu lanak egiteko, Hernaez Pampaloni kontratatu zuen Nuclenorrek. Txosten batizan zen lan horren fruitua. Bertan zioen, Garoñako zentral nuklearra ixtegatik, Estatuak Nuclenorri 951 milioi ordaindu behako zizkiola,eragindako galerengatik.

Garoñaren etorkizuna

Hain zuzen ere, atzo joan behar izan zuen Hernaez Pampalonik Auzitegi Nazionalera, txosten horretan zioena baieztatzera. Ez zen joan, ordea, Energia estatu idazkaria dela argudiatuta. Greenpeacen arabera, «horrek bere lanaren zaurgarritasuna agerian uzten du». Taldeak ohartarazi du, bestalde, aurretik lanean aritutako hainbat enpresarekin lotutako auzietan ere erabaki beharko duela. Galdetu du, esaterako, Garoñako auzian Hernaez Pampalonik Nuclenorren txostenean esandakoari eutsiko dion edo zentrala ixteko aginduko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.